Konpainiako batzordeko kide da 2023ko amaieratik

Aitor Planas García konpainiako partxeen kabo berria izendatua izan da, Santiago Pérez Acostaren ordez, 2016tik lan hori egiten hari zena eta alferez izendatu berria izan dena.
Bi urtez Real Unión Konpainian eskopetarekin desfilatu ondoren, Aitor Planas 2002an hasi zen Olaberria Konpainian, hemen ere eskopetarekin. 2014an partxearekin desfilatzen hasi zen.
Konpainiako batzordeko kide da 2023ko amaieratik, eta 2024an Olaberriako Diana lehen aldiz interpretatu zuen taldeko kide izan zen.
Balio dezatela lerro hauek bere zeregin berrian zorte ona opatzeko.