Kontaktua

KANTINERA AUKERATU ONDORENGO AFARIA

Estebenea Tabernan izango da

Kantinera aukeratu ondorengo afaria Estebenea Tabernan izango da. Parte hartu nahi dutenek Iñaki Aguirrezabalarekin jarri behar dute harremanetan 636 95 53 40 telefonoan. Lekuak izen-emate ordenaren arabera emango dira, eta izena emateko unean menuak balio dituen 57 euroak ordaindu beharko dira.

Menua:

  • Onddo-nahaskia
  • Izokin marinatu entsalada, kalonjeak eta ziape-ozpina
  • Ganboiak baratxuriarekin armañac erara.
  • Hegaluzea txingarretan.
  • Txuleta txingarretan patata eta piper frijituekin
  • Torrija karamelizatua izozkiarekin
  • Brut Nature artisau-cava (4 mahaikideko 1)

Edaria, ogia, kafea eta beza barne.