Karina Aguirre Altuna izan zen azken edizioko irabazlea
Aurrera Konpainia! argazkiarekin

XI. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketako argazkien aukeraketa bat Tejidos Pagolaren erakusleihoan ikus daiteke dagoeneko, Virgen Milagrosa kalean. Argazkien panela bertan egongo da datozen hilabeteetan, eta, horrela, jatorrizko ideia mantenduko da, hau da, argazkiak establezimendu laguntzaileen artean txandakatu ahal izatea.
Gogoan izan behar da Karina Aguirre Altunak, Aurrera Konpainia! argazkiarekin, XI. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa irabazi zuela. Bigarren saria Jasone Maya Aizpuruak eta Silencio vestido de historia argazkiak jaso zuten, eta hirugarrena Ane Martiarena Arocenak eta Oroitzapena argazkiak.