Kontaktua

KONPAINIAREN FACEBOOKEKO ORRIALDEA, 2000 JARRAITZAILE BAINO GEHIAGO

Apirilean hamabost urte beteko dira kontua ireki zenetik

Olaberria Konpainiaren Facebookeko orriak 2000 jarraitzaile baino gehiago ditu. 2011ko apirilean sortu zen, eta urte hauetan jarraitzaile gehiago irabazten joan da, 2025eko amaieran zifra biribil horretara iritsi arte.

Gogoan izan behar da konpainiak zabaldu zuen lehen sare soziala izan zela. Ondoren, YouTubeko kanala, X kontua (lehengo Twitter) eta Instagrameko profila etorri ziren. Konpainiaren webgunearen osagarri dira, eta, horien guztien bidez, konpainiak urtean zehar egiten dituen jardueren berri ematen da, baita San Martzial Alardearen inguruan gertatzen diren albiste garrantzitsuenen berri ere.