Kontaktua

2024ko KANTINERARI SOLDATA EMAN ZAIO

2017ko apirilaren 13an Nekazarien Etxean egindako ohiko batzarrean San Pedro egunean urtero jasotzen den soldata aurreko urteko kantinerari ematea onartu zen, opari gisa

Javier García Nieto Olaberria Konpainiako kapitainak San Pedro egunean goizean Irungo Kasinoan jasotako soldata eman dio Eneritz Martiarena 2024ko kantinerari. Ekitaldia XI. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketaren sari banaketa aprobetxatuz egin da.

Gogora dezagun 2017ko apirilaren 13an Nekazarien Etxean egindako ohiko batzarrean San Pedro egunean urtero jasotzen den soldata aurreko urteko kantinerari ematea onartu zela, opari gisa. Proposamena aldeko 35 botorekin, kontrako botorik gabe eta abstentzio batekin onartu zen.