Erakusketa, aurkeztutako argazkien aukeraketa batekin, Palmera Montero Gunean ikus daiteke abenduaren 11ra arte

Olaberria Konpainiaren eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartearen ordezkaritza bat Palmera Montero Gunean egin den Alardearen Argazki Lehiaketaren sari-banaketan izan da ostegun honetan. Ohiko erakusketa, aurkeztutako argazkien aukeraketa batekin, abenduaren 11ra arte egongo da ikusgai.
Lehen saria Mikel Pradorentzat izan da, Desfilando delante del pendón argazkiarekin. Bigarren saria Raúl Martínezentzat izan da Cantinera argazkiarengatik, eta hirugarrena Oskar Gaskonentzat, El hombre que sonríe a los caballos argazkiarengatik. Zorionak!