20:30etik aurrera, Nekazarien Etxean

Olaberria Konpainiak egiten duen ohiko geldiriko entsaioa astelehen honetan izango da, ekainak 16, 20:30etatik aurrera, Nekazarien Etxean. San Martzialeko martxa guztiak joko dira eta aldaketak entsaiatuko dira. Ondoren, ohi bezala, ibilbide txiki bat egingo da Perujaran kaleraino.
Bandako kideei garaiz joateko eskatzen zaie, entsaiatu aurretik zerrenda pasatu ahal izateko.