Urtero bezala konpainia gunearen arduradun izan da

Igande honetan Alardealdiaren edizio berri bat ospatu da, gure San Martzial Alardearentzat dirua biltzeko festa handia. Urtero bezala, Olaberria Konpainia Larreaundiko gunearen arduradun izan da, Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartearekin batera txozna kudeatzen.
Olaberria Konpainiako batzordeak eskerrak eman nahi dizkie lanera hurbildu ziren konpainiako kideei, baita txoznatik kontsumitzeko pasa ziren guztiei ere.