Kontaktua

LAS DOS MARÍAS TABERNA JATETXEA, KONPAINIAREN LAGUNTZAILE BERRIA

Etxeko elaborazioak egiten ditu kalitate handiko produktuekin eta take away zerbitzua ere eskaintzen du

Las Dos Marías taberna jatetxea Olaberria Konpainiarekin lankidetzan diharduten establezimendu, denda eta enpresen zerrendara batu da. Maialen Azkona arduradunak laguntzaile berri gisa egiaztatzen duen koadroa jaso du. Hospital Santa Margarita kalean dago, etxeko elaborazioak egiten ditu kalitate handiko produktuekin eta take away zerbitzua ere eskaintzen du. Establezimendua lehenago ere aritu zen konpainiarekin lankidetzan. Denbora batez itxita egon ondoren, eta martxoan berriro ireki ondoren, jabetza berria harremanetan jarri zen konpainiako batzordearekin, harremanari berriro ekiteko.

Establezimendu, denda edo enpresa bakoitzak, konpainiarekin ados jarrita, parte hartzeko modua aukeratzen du: konpainiak urtean zehar antolatzen dituen jardueren berri emanez, Gabonetako loteria saltzen lagunduz, entsaioetako datak, ordutegiak eta ibilbideak ezagutaraziz, etab.

Establezimendu, denda edo enpresa berriren batek konpainiarekin kolaboratu nahi badu, batzordeko edozein kiderekin jar daiteke harremanetan, posta elektroniko bat idatzi info@companiaolaberria.com helbidera edo mezu bat utzi sare sozialetan.