Kontaktua

OHIKO BATZARREAN BOZKATU BEHARREKO PUNTU GUZTIAK ONARTU DIRA

Nekazarien Etxean ospatu da

Ostiral honetan Olaberria Konpainiaren ohiko batzarra egin da Nekazarien Etxean eta 35 kide bertaratu dira.

Batzarra 20:30ean hasi da, 2024ko apirilaren 19ko ohiko batzarraren akta irakurrita, eta aho batez onartu da.

Gai-zerrendako 2. puntuan, 2024ko aurrekontu-ekitaldiaren berri eman da. Puntu hori aho batez onartu da.

Gai-zerrendako 3. puntuan, 2025eko Alardeari buruzko txostenen berri eman da.

Gai-zerrendako 4. puntuan, konpainiako banda-atalak arautzeko proposamena aho batez onartu da.

Ez da ez eskaerarik ez galderarik egin.

Batzarra 20:51etan amaitu da.