Nekazarien Etxean egingo da

Olaberria Konpainiaren ohiko batzarra apirilaren 11n izango da Nekazarien Etxean, honako gai-zerrenda honen arabera:
- 2024ko apirilaren 19ko ohiko batzarraren akta irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea.
- 2024ko ekitaldiko kontuen egoera irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea.
- 2025eko San Martzial Alardeari buruzko txostenen berri ematea
- Konpainiaren banda-atalak arautzeko proposamena
- Galde-eskeak
Kuotak ordaintzen egunean dauden konpainiako kide guztiak bertaratu ahal izango dira. Lehenengo deialdia 19:30ean izango da eta bigarrena 20:00etan.