Kontaktua

PAGOLA EHUNAK OLABERRIA KONPAINIAREKIN ELKARLANEAN

Mota guztietako ehunak aurki daitezke, eta mertzeria txiki bat ere badu

Itziar Zuzaya Pagola Ehunakeko arduradunak duela gutxi jaso du establezimendua Olaberria Konpainiaren laguntzaile gisa egiaztatzen duen koadroa. Mota guztietako ehunak aurki daitezke, eta mertzeria txiki bat ere badu. 1972an ireki zituen ateak Larreaundin.

Establezimendu, denda edo enpresa bakoitzak, konpainiarekin ados jarrita, parte hartzeko modua aukeratzen du: konpainiak urtean zehar antolatzen dituen jardueren berri emanez, Gabonetako loteria saltzen lagunduz, entsaioetako datak, ordutegiak eta ibilbideak ezagutaraziz, etab.

Establezimendu, denda edo enpresa berriren batek konpainiarekin kolaboratu nahi badu, batzordeko edozein kiderekin jar daiteke harremanetan, posta elektroniko bat idatzi info@companiaolaberria.com helbidera edo mezu bat utzi sare sozialetan.