Kontaktua

OLABERRIA ETA MUGARRILUZE, ALARDEAREN ARGAZKI ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOAN

Aitor Ruiz de Arbulok irabazi du aurtengo lehiaketa BestKantinera argazkiarekin

Olaberria Konpainiaren eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartearen ordezkaritza bat Palmera Montero Gunean astelehen honetan, San Martzial Alardearen argazki erakusketaren inaugurazioan, saritutako hiru argazkiak ezagutzera eman diren ekitaldian.

Aitor Ruiz de Arbulok irabazi du aurtengo lehiaketa BestKantinera argazkiarekin. Bigarren saria Raúl Martínezentzat izan da Descarga argazkiarengatik eta hirugarrena Karina Aguirrerentzat izan da En fila argazkiarengatik. Erakusketa urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00etara.