Rafa Menor izango da konpainiako diruzain berria
Joan den urriaren 9an Nekazarien Etxean izandako bileran, Rafa Menor, Imanol Celihueta eta Josu Bollain konpainiako batzordean sartzea erabaki zen.
Rafa Menor 2008tik dabil konpainian desfilatzen, eskopetarekin beti. Batzordean sartzeaz gain, konpainiako diruzain berria izango da.
Imanol Celihueta pifanoen saileko kidea da, eta 2014tik darama konpainian desfilatzen.
Josu Bollain, konpainiako pifano saileko kidea ere, 2017tik dabil Olaberrian desfilatzen.
Olaberria Konpainiaren batzordeak 27 kide ditu gaur egun.