Kontaktua

36 GAZTEK LEHEN ALDIZ DESFILATUKO DUTE KONPAINIAREKIN

Musika tailerretatik datoz eta egun hauetan konpainiarekin entsaiatzen aritu dira

36 gaztek Olaberria Konpainiarekin desfilatuko dute lehen aldiz igande honetan San Martzial Alardean. Horietatik 27k txilibituen sailean egingo dute, 6k erredobleetan, 1ek danborretan eta 2k eskopetetan. Maiatzaren amaieran eta ekainaren hasieran konpainiak egiten dituen musika tailerretatik datoz guztiak, egun hauetan konpainiarekin entsaiatzen aritu dira eta bihar ere, San Pedro egunean, Armen Ikuskatzean egingo dute.

Gazteak konpainian sartzea egungo batzordearen konpromisoaren parte da, hau da, pixkanaka hainbat ataletan sartzea ahalbidetuko duten formulak bilatzeko konpromisoaren parte.

Ongi etorri konpainiara!