Saray López González izan zen azken edizioko irabazlea Guztion Alardea argazkiarekin
IX. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketako argazkiak Instalaciones Eléctricas García Nieto enpresaren erakusleihoan ikusgai. Argazkiak biltzen dituen panela bertan egongo da datozen hilabeteetan, eta, horrela, argazkiak establezimendu laguntzaileen artean txandakatzeko ideia originalari eutsiko zaio.
Gogoan izan behar da Saray López Gonzálezek, Guztion Alardea argazkiarekin, IX. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa irabazi zuela. Bigarren saria Karina Aguirre Altunak eskuratu zuen, En blanco y negro argazkiarekin. Hirugarren saria, berriz, Jorge López Lorigados eta ¡Con paso firme! argazkiarentzat izan zen.