
San Pedro eta San Martzial jaiak amaitu arte egongo dira jarrita
Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak antolatutako XVII. Marrazki eta Pintura Lehiaketako marrazkiak auzoko zuhaitzetan jarri dira jada, eta bertan egongo dira San Pedro eta San Martzial jaiak amaitu arte.
Guztira berrogeita hamar marrazki inguru jarri dira, Perujaran ingurutik autobideko zubiraino doan zuzengunean, eta egun hauetan guztietan izango dira ikusgai.