Kontaktua

GIRO APARTA KANTINEREN AFARIAN!

Tradizioari jarraituz, aurreko urteetako kantinerek Eneritz Martiarena aurtengo kantinerari abaniko bat oparitu diote

Larunbat honetan Irungo Euskal Kirolak elkartean Olaberria Konpainiaren kantineren afaria ospatu da, honako menuarekin:

    • Urdaiazpiko iberikoa eta foie mi-cuit
    • Arrain-zopa
    • Azpizuna piperrekin edo legatzezko kokotxak gulekin (aukeratzeko)
    • Limoizko sorbetea
    • Mantxako tarta-gazta

Tradizioari jarraituz, aurreko urteetako kantinerek Eneritz Martiarena aurtengo kantinerari abaniko bat oparitu diote. Olaberria Konpainiako 22 kantinera bertaratu dira.