
Eguzkitza BHIn egin dira (lehengo Santa Elena ikastetxean)
Larunbat honetan amaitu dira aurtengo musika tailerrak, eta hogei bat kide berri sartu dira izangaien zerrendan, pixkanaka konpainian sartzeko asmoarekin.
2012an hasitako proiektuak helburu bikoitza du oraindik ere: auzoko haur eta gazteei martxak jotzen ikastea eta jotzeko orduan irizpideak bateratzea.
Musika tailerrak IES Eguzkitza BHIn (lehengo Santa Elena ikastetxean) egin dira aurten ere, maiatzaren 25ean, ekainaren 1ean, 8an eta 15ean, 16:30etik 18:30era. Gainera, lau larunbatak Olaberriako Diana entsaiatzeko aprobetxatu dira, Alberto Ubiriak konposatua.
Konpainiaren batzordeak eskerrak eman nahi dizkie txikienak babestera joan diren konpainiako kideei, bai eta ikastetxeari ere, jarduera garatzeko espazioa uzteagatik.