
Geldialdiak urtean zehar loteria saltzen laguntzen edo erakuslehioak informazioa jartzeko lagatzen duten tabernen ondoan egingo dira
Olaberria Konpainiaren batzordeak dagoeneko diseinatuta ditu aurtengo entsaioen ibilbideak, eta aurreko batzarrean iragarri bezala, ekainaren 21ean, 24an eta 26an (entsaio orokorra) izango dira. Entsaioak 20:30ean hasiko dira Estebeneatik.
Ekainaren 19an geldiriko entsaioa egingo da, ordu berean, baina Nekazarien Etxean.
Ohi bezala, urtean zehar loteria saltzen laguntzen edo erakuslehioak informazioa jartzeko lagatzen duten tabernen ondoan egingo dira.
Ibilbideak eta geldialdiak hurrengo estekan deskargatu daitezke.