Kontaktua

EGURALDI ONA, GIRO ONA ETA PARTE-HARTZE IKUSGARRIA

Giro bikaina zortzigarren edizioa bete duen ekimen honetan

Ehun lagun baino gehiagok egin dute igande honetan Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak antolatutako bisita gidatua. Bertaratutakoen artean, Asier Etxepare, San Martzial Alardeko Jeneral berria.

Zortzigarren edizio honetarako planteatutako ibilbideak Txikillo, Iparragirre, Elordi, Uruneko Errota, Urune Berri, Aularre edo Zamora baserrietatik igarotzea barne hartzen zuen, Iñaki eta Joxe Aramburu anaien azalpenekin.

Berrogeita hamar bat pertsona geratu dira gero Estebenea Jatetxean bazkaltzen.