
Irungo Athletic La Catedral peñaren lokalean izango da, Danok Anai Tabernaren atzean
Ostiral honetan, maiatzaren 12an, bozketaren ondoren, Olaberria Konpainiaren kantinera aurkezteko afaria egingo da, 22:00etatik aurrera, Irungo Athletic La Catedral peñak Danok Anai tabernaren atzean duen lokalean, honako menu honen arabera:
Krabarroka-pudina
Nafarroako zainzuriak ozpinarekin
Bakailaoz betetako pikillo piperra pikillo saltsarekin
Abakando-beloute eta bere Armagnac-eko haragi salteatua
Txahal-biribila Portora, parmentiere kremarekin
Krema- eta esnegain-hostopila
Sagardoa, ardoa eta ura
5erako cava botila
Kafea eta likore-kopa: patxaran eta orujoak
(Kopak eta konbinatuak barne hartu gabe)
Menuaren prezioa 40 eurokoa da. Interesdunek ostegun gauera arte dute izena emateko epea (izena ematean ordaindu), eta 636 95 53 40 zenbakiarekin jarri behar dute harremanetan.