
20 kide bertaratu dira eta bozkatutako puntu guztiak onartu dira
Joan den ostiralean, Olaberria Konpainiaren ohiko batzarra ospatu zen Nekazarien Etxean, eta 20 kide bertaratu ziren.
Batzarra 20:00etan hasi zen, 2022ko apirilaren 22ko ohiko batzarraren akta irakurrita, eta aho batez onartu zen.
Gai-zerrendako 2. puntuan 2022ko aurrekontu-ekitaldiaren berri eman zen. 2022ko abenduaren 31n konpainiak 12.410,37 euro zituen (7.109,81 euro Kutxabanken, 4.990,37 euro Laboral Kutxan eta 310,19 euro kutxan). Gaia aho batez onartu zen.
Gai-zerrendako 3. puntuan 2023ko Alardeari buruzko txostenen berri eman zen.
Batzarra 20:51n amaitu zen.