Kontaktua

NEKAZARIEN ETXEKO BILTEGIA BERRANTOLATU EGIN DA

Bertan Olaberria Konpainiako nahiz Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteko dokumentazioa eta materiala gordetzen da

Nekazarien Etxeko biltegia berrantolatu egin da. Hainbat apal ipini dira eta lekua berrantolatu egin da Olaberria Konpainiako nahiz Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteko dokumentazioa eta materiala gorde ahal izateko.

Margo eta Marrazki Lehiaketan erabiltzen den materiala, auzoko muga historikoetan zehar egiten diren bisita gidatuetan erabiltzen dena, aulkiak, mahaiak, konpainiako mertxandising-a eta hainbat liburu eta idatzi era antolatu batean gorde dira beharrezkoa denean erabili ahal izateko.