
Elkarteak Facebook, Instagram eta Twitter-en kontu ofizialak ireki ditu. Bertan urtean zehar egiten dituen aktibitateen berri emango du
Mugarriluze Alardearen Aldeko Elkarteak aro berri bat irekitzen du sare sozial nagusietan profil ofizialak irekitzearekin batera. Maiatzaren 25etik aurrera Facebook orrialdea eta Twitter eta Instagram kontuak izango ditu:
•Facebook: @mugarriluzeemakumeelkartea
•Twitter: @mugarriluze
•Instagram: mugarriluze_emakumeelkartea
“Egiten ditugun gauzak kontatzeko gure eskura dauden tresna baliagarriak dira, jende askok ezagutu eta segitzen dituenak. Gainera, beste emakume batzuekin harremana izateko aukera polita irekitzen digute”, adierazi du elkarteko presidentea den Amaia Jauregik.
Bi urte baino gehiago aktibitate ezberdinak antolatzen
Elkarte berria 2015eko urriaren 17an ospatutako batzar batean sortu zen eta Eusko Jaurlaritzak 2016ko maiatzaren 4ean ontzat eman zituen haien estatutuak eta baieztatu egin zuen elkartea Euskal Herriko Elkarteen Erregistro Orokorrean izena emanda zegoela. San Martzialeko Alardea ezagutzen dugun bezala mantentzeko eta zaintzeko lan egiteko asmoarekin sortu zen. Gainera, kulturara eta folklorera lotutako ohitura zaharrak ere berreskuratu nahi ditu, batik bat, Olaberria auzoari dagokionez.
Gaur egun, hogeita hamar bat bazkidez dago osatua elkartea, horietatik 8 zuzendaritza-batzordea osatzen dutelarik. Nekazarien Etxean dute egoitza (Olaberria auzoa, 48)
Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartea Olaberria Konpainiarekin estu jarduten du, ekainaren erdialdera ospatu eta aurten 11. edizioa beteko duen Marrazki eta Pintura Lehiaketa edota ekainaren 3an laugarren aldiz ospatuko den auzoko muga historikoetatik egiten diren bisitaldi gidatuen antolaketan lagunduz. Gainera, Alardealdian Larreaundiko gunean talo postu batekin parte hartzen du. San Martzialektako aktibitateetaz gain, elkarteak Olentzeroren etorrera antolatzen du abenduaren 24ean.
Elkartearen helbide elektronikoa honako hau da: mugarriluzeelkartea@gmail.com. “Gure kezkak eta helburuak partekatzen dituen emakume orok irekita dauka gure elkarteko atea”, bukatu du Jauregik.