
DATA: Maiatzaren 11n, ostirala.
LEKUA: Olaberriako Eskola Zaharrak (Estebenea Jatetxearen atzekaldean).
ORDUA: Lehenengo bozka 20:15etan eta bigarrena, beharrezkoa izan ezkero, 21:00etatik aurrera.
HAUTAKETA EREMUA: Urte pareetan bezala, kantinera landa eremutik hautatuko da (autopista zubitik gora).
HAUTAGAITZAK: Larreaundiko Antunez tabernan edo Olaberriako Danok Anai tabernan aurkeztu daitezke maiatzaren 6ra arte (data hau pasata ez dira hautagaitzarik onartuko).
BETEBEHARRAK: Hautaketara, irundarrak izanik, auzoan gutxienez zazpi urtez jarraian erroldatuak daudenak bakarrik auzkeztu daitezke. Ikasketengatik bere helbidea aldatzera behartuak izan direnak ere auzkeztu daitezke, beti ere bere ohiko bizilekua auzoan mantentzen badute. Hautagaitza aurkezteko gutxienez 20 urte izan behar dute urtean zehar beteak (19 urteko neskak aurkeztu daitezke beti ere urtean zehar 20 urte betetzen badituzte).
DOKUMENTAZIOA:
- – Izena, bi abizenak, helbidea eta telefonoa (argazkiaren atzekaldean idatzi daitezke)
- – NANaren fotokopia
- – Errolda historikoa (BAZen eskatu daiteke NANa aurkeztuz)
- – Argazkia (15 x 20 zm gehienezko tamaina)
- – Konpainiako kide baten sinadura (paper txuri batean kidearen izena, NANaren zenbakia eta sinadura agertu behar da)