Kontaktua

ESKUMUTURREKOAK, BOST TABERNETAN SALGAI

 

Antunez tabernan, Olaberria kafetegian, Las Dos Marias tabernan, Tonel tabernan eta Danok Anai tabernan erosi daitezke, baita mertxandising-aren arduradunak diren batzordeko kideekin harremanetan jarriz

Olaberria Konpainiako batzordeak hemendik aurrera konpainiako eskumuturrekoak Antunez tabernan, Olaberria kafetegian, Las Dos Marias tabernan, Tonel tabernan eta Danok Anai tabernan erosi daitezkeela jakitera eman nahi du, baita mertxandising-aren arduradunak diren batzordeko kideekin harremanetan jarriz. Silikonaz eginak daude, gorriak dira eta “COMPAÑÍA OLABERRIA” inskripzioa daramate zuriz grabatua. 2 eurotan saltzen dira.

Duela urte batzuk Olaberria Konpainiak mertxandising artikuluak ateratzea erabaki zuen bi helbururekin: batetik, konpainiako kideei, lagunei zein senitartekoei Olaberriako jantzi edo artikuluak eramateko aukera ematea; eta bestetik, diru-sarrera gehiago izatea San Martzial Alardearen antolakuntzan eta urtean zehar egiten ditugun jardueretan sortzen diren gastuak ordaintzen laguntzeko.

Eskumuturreko hauez gain, Olaberria Konpainiak honako artikulu hauek ditu salgai: zira zuriak, pinak, pizgailu zuriak, pizgailu beltzak, labanak, aterkiak, motxilak, gizonentzako poloak, emakumeentzako kamisetak, giltzatako gorriak, giltzatako beltzak, banderak eta pegatina itsasgarriak. Prezioak eta eskuragarritasuna kontsultatzeko mertxandising-aren arduradunak diren batzordeko kideekin harremanetan jarri edo Nekazarien Etxean galdetu.