Kontaktua

BARNE ERREGIMEN ARAUDIA ALDATU EGINGO DA

 

Olaberria Konpainiako BEA proposamen berria konpainiako batzordean aurkeztuko da ontzat emateko eta gero ezohiko batzar batera eramango da han onartzeko

Kompainiako batzordeak, urriaren 25ean egindako bileran, 2014eko otsailaren 14ean burutako ezohiko batzarrean onartutako Olaberria Konpainiako Barne Erregimen Araudia berrikusteko lantaldea sortzea erabaki zuen. Berriki onartu den San Martzial Alardearen Ordenantza berriak konpainiek eta partaidetza mugatutako unitateek euren Barne Erregimeneko Araudiak berrikustea ekartzen du.

Lantaldea honako pertsona hauek osatzen dute: Javier García (tenientea), Iñaki Aguirrezabala (alfereza), Santi Pérez (danborren kaboa), Martín Tellechea (idazkaria) eta Jaime Regatos (batzordeko kidea).

Olaberria Konpainiako Barne Erregimeneko Araudi proposamen berria konpainiako batzordean aurkeztuko da ontzat emateko eta gero ezohiko batzar batera eramango da han onartzeko.