Kontaktua

OLABERRIA, QUIQUE ESCALANTE MEMORIALEAN

Asier Carpio, “Gazteria” sari berezia, Olaberria Konpainiako kideekin

 

Konpainiako zenbait kide “XI. Quique Escalante Memoriala” erakusketaren inauguraziora joan ziren, Oiasso Erromatar Museoan ikusgai egongo dena azaroaren 19ra arte

Javier García (tenientea), Iñaki Aguirrezabala (alfereza), Santi Pérez (danborren kaboa), Martín Tellechea (idazkaria), Serafín Elosúa (diruzaina), Vicente Calleja (batzordeko kidea) eta konpainiako kideak diren Miguel Ángel Carpio eta Juanjo Galar “XI. Quique Escalante Memoriala” erakusketaren inauguraziora joan ziren Olaberria Konpainiaren izenean, Oiasso Erromatar Museoan ikusgai egongo dena azaroaren 19ra arte. Beraiekin, Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartearen presidentea den Amaia Jauregi eta elkartearen bazkideak diren Amets Ugarte, Esther Mutuberria eta Maribel Ávila.

Joel Iglesias Santiago eta Alarde entre charcos izeneko bere argazkia izan dira “Quique Escalante XI. Memoriala” irabazi dutenak. Argazki hori izango da San Martzialeko Alardearen Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak argitaratzen duten jai-egitarauaren azala.

Bigarren saria Mikel Jauregi eta Saludo entre colegas izeneko bere argazkiarentzat izan da; eta hirugarren saria Mikel Prado eta Miradas deituriko bere argazkiarentzat. Gerardo Garcíaren Tambor Mayor argazkiarentzat izan da “Danborrada” sari berezia. Asier Carpiok lortu du “Gazteria” sari berezia Escuadra izeneko bere argazkiari esker. Ohi bezala saritutako argazki horiek guztiak egongo dira datorren urteko jaietako programan ere.

Guztira, 35 egileren 106 argazki aurkeztu dira eta 51 jarriko dira. Paco Carrillo (Alardeko Jenerala), Talo Gil (AFIko ordezkaria) eta Montxo Amantegui (Danborradako kidea) osatu dute epaimahaia.

Erakusketa asteartetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara; ostiral eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara; eta igandeetan, 10:00etatik 14:00etara egongo da ikusgai.