
Duela gutxi Olaberria Konpainiak bere soldaduetako batek Alardearen Batzordeko kide izatera pasa behar zuela jakin zuen
Noël d´Anjou Olaizola datozen 4 urtetarako Alardearen Batzordeko kide berria izendatua izan da. Duela gutxi Olaberria Konpainiak bere soldaduetako batek Alardearen Batzordeko kide izatera pasa behar zuela jakin zuen.
Hainbat kontsulta eta konpainiako batzordearen bilera baten ondoren, erredoble saileko kidea den Noël d´Anjou Olaizola izendatua izan da, 42 urtekoa eta 25 urte daramana konpainian desfilatzen. Erredoblearekin desfilatu du beti, lehenengo bi urteak izan ezik, txilibituarekin atera zela. Bere ama den Juncal Olaizola Eizaguirre Olaberria Konpainiako kantinera izan zen 1969an eta bere izeba den Mª Carmen Olaizola Errazkin 1972an.
Alardearen Batzordea San Martzial Alardearen inguruko azterketarako eta aholkuak emateko organoa da eta bere zeregina da San Martzial Alardearen Ordenantzan adierazten denarekiko errespetua eta garapena zaintzea. Alardearen Batzordeko eskumenak dira San Martzial Alardearen Ordenantzak egitea eta horiek berrikusi eta interpretatzea, gero Buruzagien Batzordearen onespenera jarriz, dagokionari proposatu eta jakinarazi San Martzial Alardearen Ordenantzan jasotako alderdi haien guztien inguruan, gero Buruzagien Batzordeak erabakiak har ditzan edota erregimen diziplinarioa behar bezala aplikatu eta betetzen dela zaintzea.