Epaimahaiak Lau ezpatak bere argazkia saritu du. Sari banaketa urriaren 8an izango da konpainiako batzordeak erabakitzen duen tokian

Lehen saria: Saray López
Argazkia: Lau ezpatak
Saray López eta Lau ezpatak izeneko bere argazkia izan dira III. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa irabazi dutenak. Bigarren saria Karina Aguirre eta Beldurrez… izeneko bere argazkiarentzat izan da. Hirugarren saria Saray Lópezentzat izan da ere Olaberria ezagutzen argazkiarekin. Guztira, 9 egileren 26 argazki aurkeztu dira. Ramón Martiarena (kapitaina), Javier García (tenientea), Igor Eizaguirre (Estebenea Jatetxea), Silvia Vázquez (Bar Pipo Antúnez), Cástor Telletxea (konpainiako kidea), Joaquín Aristizabal (konpainiako kidea) eta Eusebio Gil (konpainiako kidea) osatu dute epaimahaia.

Bigarren saria: Karina Aguirre
Argazkia: Beldurrez…

Hirugarren saria: Saray López
Argazkia: Olaberria ezagutzen
Olaberria Konpainiak gure konpainiarekin erlazionaturiko argazkiak sustatu, aitortu, saritu eta zabaltzeko antolatzen hasi zuen iaz lehiaketa.
Argazki guztiak konpainiaren artxibora pasako dira eta argazki onenen artean aukeraketa bat egin eta laguntzen duen establezimenduren batean ikusgai jarriko dira, baita web orrian eta sare sozialetan ere. Sari banaketa urriaren 8an izango da konpainiako batzordeak erabakitzen duen tokian.