
Javier Sánchez ez dela gehiago danborren kaboa izango jakinarazi dio konpainiako batzordeari. 30 urte baino gehiago eman ditu lan honetan. Lau kapitain ezberdinekin desfilatu du danborren kabo bezala: Josetxo Alzaga, José Mª Satrústegui, Laureano Liceaga eta Ramón Martiarena.
Danbor saileko kideek kabo berria datorren irailaren 23an burutuko den bozketa batean hautatuko dute. Kapitainak hautatutako pertsona berretsi eta danborren kaboa izendatuko du.
Konpainiako batzordetik urte guzti hauetan Javier Sánchez egindako lana eskertu nahi dugu.