Kontaktua

ARRAKASTA X. MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETAN

80 umek baino gehiago parte hartu zuten, non ordu betez beraien marrazkiak marraztu edo margotu zituzten

Pasa den igandean, hilak 18, San Martzial Alardeko Olaberria Konpainiak antolatutako X. Marrazki eta Pintura Lehiaketa ospatu zen José Basilio Aranburu plazan (Perujaran kaleko atzealdean).

17:00etan hasi zen, hiru mailekin: 6 urte arte, 7-9 urte eta 10-12 urte. 80 umek baino gehiago parte hartu zuten, non ordu betez beraien marrazkiak marraztu edo margotu zituzten.

Irabazleak honako hauek izan ziren:

– 6 urte arte: Danel Bellanco (lehenengo saria), Asier González (bigarren saria) eta Bruno Pérez (hirugarren saria)

– 7-9 urte: Aitana Mestre (lehenengo saria), Asier Carpio (bigarren saria) eta Iñigo Arroyo (hirugarren saria)

– 10-12 urte: Maddi Arroyo (lehenengo saria), Eneko Sánchez (bigarren saria) eta Álex Martínez (hirugarren saria)

Sari banaketa bukatu ondoren hurbildu ziren ume guztiekin entsaio txiki bat egin zuen konpainiak, Perujaran kaletik Larreaundiraino.