
Datorren igandean, hilak 18, San Martzial Alardeko Olaberria Konpainiak antolatutako X. Marrazki eta Pintura Lehiaketa ospatuko da, José Basilio Aranburu plazan (Perujaran kaleko atzealdean).
17:00etan hasi eta parte hartu nahi duten ume guztiei irekia dago eta hiru maila egongo dira: 6 urte arte, 7-9 urte eta 10-12 urte.
19:00etatik aurrera, hurbildu diren ume guztiekin entsaio txiki bat egingo du konpainiak, Perujaran kaletik Larreaundiraino, 20:30ak inguruan bukatuz.