
El Muro taberna izango da. Julen Palacios, Guille Dilla eta Jorge Iragorri dira bere arduradunak
San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak aurtengo Alardearen taberna inauguratu du. Legia kaleko El Muro taberna izango da hain zuzen ere. Julen Palacios, Guille Dilla eta Jorge Iragorri dira bere arduradunak.
Inaugurazio ekitaldian kantinera, konpainia eta parte-hartze murriztuko unitate ezberdinetako ordezkari, Buruzagien Batzorde eta Alardearen Batzordeko kideak egon dira.
Olaberria Konpainiaren aldetik June Sánchez (kantinera), konpainiako batzordearen kideak diren Javier García (tenientea), Iñaki Aguirrezabala (alfereza), Santi Pérez (danborren kaboa) eta Martín Tellechea (idazkaria), eta konpainiako soldaduak diren Paco Martínez, Xele Ugarte, Beñat Espinosa, Ángel Serna edo Miguel Ángel Carpio egon dira.