Kontaktua

MUSIKA TAILERRAK HELDU DIRA BERRIRO ERE

 

Olaberria Konpainiak seigarren urtez musika tailerrak antolatu ditu. Helburuak bi dira: auzoko ume eta gazteek martxa ezberdinak jotzen ikastea eta irizpideak batzea, kontutan hartuta bazkide gehienok ez garela musikariak.

Konpainiako batzordea IES Eguzkitza BHI-ren (Santa Elena ikastetxe zaharra zena) zuzendaritzarekin harremanetan jarri da. Patioa uzten dute musika tailerrak egiteko. Maiatzaren 27an eta ekainaren 3an eta 10ean izango dira, 16:30etik 18:30era bitartean.