
40 bazkidek parte hartu zuten eta bozkatutako puntu guztiak onartu ziren
Pasa den ostiralean Olaberria Konpainiaren ohiko batzarra ospatu zen Nekazarien Etxean, 40 bazkidek parte hartu zutelarik.
Batzarra 20:00etan hasi zen, iazko batzarraren aktaren irakurketarekin, apirilaren 8koa. Aho batez onartu zen. Gai-zerrendaren 2. puntuan azken urteko kontuen emaitzaren berri eman zen. 2016ko abenduaren 31an 6980,60 euro ditu konpainiak (3051,79 euro Kutxabanken, 3907,17 euro Laboral Kutxan eta 21,64 euro kaxan). Aho batez ere onartu zen.
Aurtengo San Martzial Alardearen txostenari buruz, aipatzekoa da lau kapitain edo unitate buru berri hautatu direla: Rubén Fraile Behobian, Jon Ayuela Bentasen, José Mari Gonzáez Zalditerian eta Juanjo Martínez Hatxeroetan. Konpainiak Gabonetako loteriaren 4500 euroak (100 euroko 45 tako) saltzea lortu zituen. 2017ko martxoaren 31ra konpainiak 409 bazkide ditu, 94 txilibitu, 40 erredoble, 56 danbor eta 219 eskopeta.
Kantineraren hautaketa maiatzaren 12an izango da Olaberriako Eskola Zaharretan, 20:15etik aurrera. Musika tailerrak maiatzaren 27an eta ekainaren 3an eta 10ean izango dira, 16:30etik aurrera, Santa Elena eskola oihan, oraingo IES Eguzkitza BHI. Entsaioak ekainaren 19an, 21ean eta 22an (entsaio orokorra) izango dira, Estebeneatik aterata 20:30etan. Ekainaren 16ean geldiriko entsaioa egingo da, ordu berean baina Nekazarien Etxean. Ekainaren 18an X. Marrazki eta Margo Lehiaketa burutuko da, 17:00etatik aurrera, José Basilio Aranburu plazan. 19:00etatik aurrera haurrekin entsaioa egingo da Larreaundiraino. Auzoko mugetatik bisita gidatua ekainaren 4ean egingo da. Datorren egunetan III. “Konpainia Olaberria” Argazki Lehiaketa deituko da.
Gai-zerrendaren 4. puntuan batzordeak eskopetak erostea proposatu zuen. Aho batez onartu zen.
Eskaera eta galderetan zenbait bazkidek musika tailerrei buruz galdetu zuten, baita gazteek konpainian sartzeari, loteriari eta deskargei buruz ere.
Batzarra 21:15etan bukatu zen.