Kontaktua

KANTINERAREN HAUTAKETA EGUNEKO AFARIA

 

 

Kantineraren hautaketa eguneko ohiko afaria Estebenea Jatetxean izango da. Interesatuak Iñaki Aguirrezabalarekin harremanetan jarri 636 95 53 40 telefonoan. 40 leku daude eta izen ematearen arabera betetzen joango dira. Derrigorrezkoa da menua balio dituen 35 euroak izena ematerakoan ordaintzea.

MENUA:

– Iberiko eta zainzuriak

– Legatza saltsan

– Antxume errea

– Askotariko postreak

– Kafea eta kopa (kopa bat mahaikide bakoitzarentzat bakarrik, beste koparen bat hartzen bada ordaindu egin beharko da)

– Ardoa, sagardoa eta freskagarriak

– Prezioa: 35 euro

Batzordetik animatu egiten ditugu bazkideak jai giroan ospatzen den jarduera honetan parte hartzera.