
Datorren apirilaren 21ean, ostirala, Olaberria Konpainiaren ohiko asanblada orokorra burutuko da. Asanblada konpainiaren ekitaldi garrantzitsu bat dela gogoratu nahi dugu. Han San Martzial Alardearen inguruan dauden berriak ezagutzera eman eta bozka bidez urtean zehar konpainiak aurrera eraman nahi dituen aktibitateak proposatu eta erabakitzen dira. Horregatik da garrantzitsua bertaratzea. Konpainiako batzordetik animatu egiten ditugu bazkide guztiak asanbladara bertaratzeko.
DATA: 2017ko apirilaren 21ean, ostirala
TOKIA: Nekazarien Etxea, Olaberria auzoa
ORDUA: Lehenengo deialdia 19:30etan eta bigarren deialdia 20:00etan
GAI ZERRENDA
1.- 2016ko apirilaren 8ko ohiko asanbladaren aktaren irakurketa eta onespena, behar izatekotan
2.- 2016ko kontuen irakurketa eta onespena, behar izatekotan
3.- 2017ko San Martzial Alardearen txostenen berri ematea
4.- Eskopetak erosteko proposamena
5.- Eskaerak eta galderak