
Informazio berria sartu da eta bere itxura hobetu da, festetarako prest egon dadin
Olaberria Konpainiako web orria berriki berritu egin da, informazio berria sartuz da eta bere itxura hobetuz. “Azken aste hauetan lanean ibili gara web orria festetarako prest egon dadin”, adierazi du konpainiako tenientea eta web orriaren arduraduna den Javier Garcíak.
Azalean, goiko partean, argazki gehiago sartu dira eta Berriak eta Agenda atalak kolore gorrian nabarmentzen dira. Ezkerraldean Facebook eta Twitter kontuetara igo den azken informazioa ikusi daiteke eta Egin zaitez bazkide eta Erroldatu zure arma atalak ere. Berriak eta Agenda atalen behealdean zenbat bideo eta elkarlanean diharduten establezimenduen ikurrak ikusi daitezke.
Galeria sekzioko Merchandising atala berritu egin da eta Dokumentazioa sekzioan atal berri bat sortu da, bertara La Gaceta de Olaberria aldizkariaren zenbakiak igotzen joango dira eta erabiltzaileek hauek jaitsi eta gordetzeko aukera izango dute. Gainera, Aktibitateak sekzioan Kantineren Afaria, Bisita Gidatuak eta Argazki Lehiaketa atalak sartu dira. Ezagutu gaitzazu sekzioan Hatxeroen eta Danborradaren web orri berrien helbideak sartu dira.