
Sailak duen desoreka eta datozen urteotan emango den gazteen sartzearen aurrean guztion artean konponbideak bilatuko dira
Pasa den ostiralean konpainiako erredoble saileko kideekin bilera informatiboa burutu zen Nekazarien Etxean. Bertan konpainiako batzordeak sailak duen desorekaren inguruan kezka azaldu zuen eta guztion artean konponbide bat bilatzeko beharra.
Konpainiako batzordetik arazoa azaldu egin zen. “Titular gehiegi ditugu eta hauei gurekin entsaiatzen duten gazteak gehituko zaizkie, datozen urteotan konpainiara pixkanaka sartuko direnak”, adierazi zuen konpainiako tenientea den Javier Garcíak.
Txandakatze sistemen inguruan zenbait proposamen aurkeztu ziren eta bertaratu zirenak beste ideia batzuk ere plazaratu zituzten: zeintzuk dauden desfilatzeko prest eta zeintzuk eskopeta sailera pasatzeko prest jakitea, musikaren kalitateari arreta jartzea, txandakatzearen, kide berrien sartzearen eta musikaren kalitatearen artean oreka bilatzea edo geldirik entsaio gehiago egiteko aukera izatea.
Saileko titularrekin kontaktuan jartzea adostu zen zehatz-mehatz jakiteko zeintzuk egongo diren desfilatzeko prest eta zeintzuk eskopetetara pasatzeko prest. Saileko titularrek horrez gain, musika tailerretara eta geldirik egiten den entsaiora joaten saiatuko dira, konpainiak kide gehiago izan ditzan eta gazte berri horiek babestuak senti daitezen. Erredoble saileko kideen iritzia kontutan izango da konponbidea hartzeko orduan.