
Javier García (alfereza), Amaia Jauregi (Mugarriluze Elkartearen presidentea) eta Iñaki Aguirrezabala (tenientea)
Konpainiako batzordearen zenbait kide “X. Quique Escalante Memoriala” erakusketaren inauguraziora joan ziren, Colón Ibilbideko Laboral Kutxan ikusgai egongo dena urriaren 30era arte
Iñaki Aguirrezabala (tenientea), Javier García (alfereza), Martín Tellechea (idazkaria) eta Serafín Elosúa (diruzaina) “X. Quique Escalante Memoriala” erakusketaren inauguraziora joan ziren Olaberria Konpainiaren izenean, Colón Ibilbideko Laboral Kutxan ikusgai egongo dena urriaren 30era arte. Beraiekin, Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartearen presidentea den Amaia Jauregi.
Sonia Zubeldia Fernández eta Descanso izeneko bere argazkia izan dira “X. Quique Escalante Memoriala” irabazi dutenak. Argazki hori izango da San Martzialeko Alardearen Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak argitaratzen duten jai-egitarauaren azala.
Bigarren saria Mikel Prado Ramos eta Al galope izeneko bere argazkiarentzat izan da; eta hirugarren saria Yolanda Domínguez García eta Humo y pólvora deituriko bere argazkiarentzat. Junkal Susperregui Gamboaren Al compás tamborrada argazkiarentzat izan da “Danborrada” sari berezia. Jagoba Sansiñena Emazabel lortu du “Gazteria” sari berezia Madrugón izeneko bere argazkiari esker. Ohi bezala saritutako argazki horiek guztiak egongo dira datorren urteko jaietako programan ere.
Memorialaren argazki-erakusketa inauguratzeko ekitaldian ezagutzera eman ziren hamargarren edizio honetako irabazleak; erakusketa urriaren 30era arte egongo da ikusgai Colón Ibilbideko Laboral Kutxan. Guztira, 41 egileren 126 argazki aurkeztu dira eta 75 jarriko dira. Paco Carrillo Etxeberria (Alardeko Jenerala), Mikel Salaverría Olaizola (AFIko presidenteordea) eta Montxo Amantegui Ibargoyen (Danborradako kidea) osatu dute epaimahaia.
Erakusketa astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jaiegunetan, 11:30etatik 13:30etara egongo da ikusgai.