Kontaktua

II. “OLABERRIA KONPAINIA” ARGAZKI LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

Irabazleek beraien garaikurrak jaso dituzte Estebenea Jatetxean burututako ekitaldi xume batean

Saray López González, Esther Mutuberria Daguer, María Herreros Ferrer eta José Luis Martín Fernández (Lorena Martín Fernández-en izenean) Estebenea Jatetxean burututako ekitaldi xume batean II. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketaren garaikurrak jaso dituzte.

 

Saray López, lehen saria, Alardeko Jenerala den Paco Carrillorekin

 

Esther Mutuberria, bigarren saria, Asier bere semea eta Olaberriako kapitaina den Ramón Martiarenarekin

 

 María Herreros, hirugarren saria, Olaberriako tenientea den Iñaki Aguirrezabalarekin

 

José Luis Martín, Lorena Martín-en izenean, hirugarren saria, 2016eko Olaberriako kantinera den Aitziber Martiarenarekin

 

Garaileen taldeko argazkia

 

Saray López González eta Emozioa oihukatzen izeneko bere argazkia izan dira II. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa irabazi dutenak. Bigarren saria Esther Mutuberria Daguer eta El peque fotógrafo izeneko bere argazkiarentzat izan da. Epaimahaiak bi hirugarren sari ematea erabaki du, Lorena Martín Fernández eta Cantinera al mando deituriko argazkiarentzat eta María Herreros Ferrer eta Emoción contenida deituriko argazkiarentzat. Guztira, 11 egileren 31 argazki aurkeztu dira, Estebenea Jatetxean ikusgai daudenak.