Kontaktua

IX. MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETA

 

Datorren igandean, hilak 19, Olaberriako Konpainiak antolatutako IX. Marrazki eta Pintura Lehiaketa ospatuko da, José Basilio Aranburu plazan (Perujaran kaleko atzealdean)

17:00etan hasi eta parte hartu nahi duten ume guztiei irekia dago eta hiru maila egongo dira: 6 urtera arte, 7-9 urte eta 10-12 urte.

19:00etatik aurrera, hurbildu diren ume guztiekin entsaio txiki bat egingo du konpainiak, Perujaran kaletik Larreaundiraino, 20:30ak inguruan bukatuz.