
Ekitaldia Irun Factory-ko lokalean burutu da eta konpainiaren partetik Javier García (alfereza) eta Santi Pérez (batzordeko kidea) egon dira
Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak “Un beratarra en Sanmarciales/Beratar bat Sanmartzialetan” erakusketa ireki dute bere protagonistarekin batera, Martín Goikoetxea argazkilari beratarra. Bertan 1979 eta 2004ko Alardeen artean nafar honek egindako 40 argazki hoberenak ikus daitezke. Esposizioa ekainaren 19ra arte egongo da irekita Irun Factory-n (J.A. Loidi 8, Palmera-Montero) ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara; larunbatetan, 11:00etatik 13:00era eta 18:00etatik 21:00etara; eta igandetan 11:00etatik 13:00era.
Azken 41 urtetan, profesional honek bere denda izan du Berako Altzate auzoan baina ekainaren 30etan ez zuen hutsik egiten Irungo Alardearekin. Martín Goikoetxeak 70ko hamarkadatik darama Alardearen irudiak jasotzen bere kamerarekin eta, bere artxiboaren balio historiko eta sentimentala ezagututa, akordio bat itxi da berak dituen ia 900 irudiak digitalizatu eta lagatzeko.
Esposizioa Alardearekin lotura duten dokumental eta bideoekin osatzen da. Ordubete baino gehiagoko iraupena duen muntaia da eta irudi asko ikus daitezke: 1912ko Alardea, 60 eta 70ko hamarkadetako hainbat NO-DO, Martín Goiko berak 1981ean grabaturiko Super-8 bat eta 1984an filmatutako VHS-a eta erakusketa honetarako digitalizatu direnak, baita Juan Jesús Etxeparek 1976ko Alardearen inguruan egindako filmazioa ere. Atal honetan erakusten diren irudi batzuk lehen aldiz ikusgai jarri dira erakusketa honetan.
Konpainiaren partetik Javier García (alfereza) eta Santi Pérez (batzordeko kidea) egon dira.