Kontaktua

OLABERRIAKO 2016ko KANTINERAREN HAUTAKETA

 

 

DATA: Maiatzaren 13an, ostirala

LEKUA: Olaberriako Eskola Zaharrak (Estebenea Jatetxearen atzekaldean)

ORDUA: Lehenengo bozka 20:15etan eta bigarrena, beharrezkoa izan ezkero, 21:00etatik aurrera

HAUTAKETA EREMUA: Urte bikoitietan bezala, kantinera landa eremutik hautatuko da (autopista zubitik gora)

HAUTAGAITZAK: Larreaundiko PIPO-ANTÚNEZ tabernan edota Olaberriako DANOK ANAI tabernan aurkeztu daitezke maiatzaren 8ra arte (data hau pasata ez dira hautagaitzarik onartuko)

BETEBEHARRAK: Hautaketara auzoan gutxienez 7 urtez jarraian erroldatuak daudenak bakarrik aurkeztu daitezke. Ikasketengatik bere helbidea aldatzera behartuak izan direnak ere auzkeztu daitezke, beti ere bere ohiko bizilekua auzoan mantentzen badute. Hautagaitza aurkezteko gutxienez 20 urte izan behar dute urtean zehar beteak (19 urteko neskak aurkeztu daitezke beti ere urtean zehar 20 urte betetzen badituzte)

DOKUMENTAZIOA: Hautagai bakoitzak hurrengo dokumentuak aurkeztu behar ditu gutun-azal itxi batean:

– Izena, bi abizenak, helbidea eta telefonoa (argazkiaren atzekaldean idatzi daitezke)

– NANaren fotokopia

– Errolda historikoa (BAZen eskatu daiteke NANa aurkeztuz)

– Argazkia (15 x 20 zm gehienezko tamaina)

– Konpainiako bazkide baten sinadura (paper txuri batean bazkidearen izena, NANaren zenbakia eta sinadura agertu behar da)