
36 bazkidek hartu zuten parte eta bozketara auzkezten ziren puntu guztiak onartu ziren
Pasa den ostiralean Olaberria Konpainia elkartearen ohiko asanblada ospatu zen Nekazarien Etxean, 36 bazkidek parte hartu zutelarik.
Asanblada 20:00tan hasi zen, iazko asanbladaren aktaren irakurketarekin, apirilaren 17koa. Aho batez onartu zen. Gai-zerrendaren 2. puntuan azken urteko kontuen emaitzaren berri eman zen. 2015eko abenduaren 31an 8070,62 euro ditu konpainiak (3330,14 euro Kutxabanken, 4310,67 euro Laboral Kutxan eta 429,81 euro kaxan). Aho batez ere onartu zen.
Aurtengo San Martzial Alardearen txostenari buruz, aipatzekoa da Paco Carrillo Jeneral hautatu dutela eta Asier Etxepare izendatu duela Komandante berria. Konpainiak Gabonetako loteriaren 4200 euroak (100 euroko 42 tako) saltzea lortu zituen eta mertxandising berria eskatu da. 2016ko martxoaren 31ra konpainiak 399 bazkide ditu, 94 txilibitu, 40 erredoble, 62 danbor eta 203 eskopeta. 9 bazkide berri ditu konpainiak eta 8 bazkidek konpainia uztea eskatu dute.
Kantineraren hautaketa maiatzaren 13an izango da Olaberriako Eskola Zaharretan, 20:15tik aurrera. Musika tailerrak maiatzaren 28an eta ekainaren 4an eta 11an izango dira, 16:30tik aurrera, Santa Elena eskola oihan, oraingo IES Eguzkitza BHI. Entsaioak ekainaren 17an, 20an eta 22an (entsaio orokorra) izango dira, Estebeneatik aterata 20:30tan. Ekainaren 15ean entsaioa geldian egingo da, ordu berean baina Nekazarien Etxean. Ekainaren 19an IX. Marrazki eta Margo Lehiaketa burutuko da, 17:00etatik aurrera, José Basilio Aranburu plazan. 19:00etatik aurrera haurrekin entsaioa egingo da Larreaundiraino. Auzoko mugetatik bisita gidatua maiatzaren 22an egingo da, iazko antzeko ibilbidearekin. Datorren egunetan II. “Konpainia Olaberria” Argazki Lehiaketa deituko da.
Gai-zerrendaren 4. puntuan batzordeak bazkideei korreo elektronikoz lau hilabetero konpainiaren informazioarekin bidaliko den berri labur bat egitea proposatu zuen. Aho batez onartu zen.
Asanblada 20:55etan bukatu zen.