
Datorren apirilaren 8an, ostirala, Olaberria Konpainiaren ohiko asanblada orokorra burutuko da. Asanblada konpainiaren ekitaldi garrantzitsu bat dela gogoratu nahi dugu. Han San Martzial Alardearen inguruan dauden berriak ezagutzera eman eta bozka bidez urtean zehar konpainiak aurrera eraman nahi dituen aktibitateak proposatu eta erabakitzen dira. Horregatik da garrantzitsua bertaratzea. Konpainiako batzordetik animatu egiten ditugu bazkide guztiak asanbladara bertaratzeko. Hona hemen ordutegi eta gai zerrenda:
DATA: 2016ko apirilaren 8an, ostirala
TOKIA: Nekazarien Etxea, Olaberria auzoa
ORDUA: Lehenengo deialdia 19:30etan eta bigarren deialdia 20:00tan
GAI ZERRENDA
1.- 2015ko apirilaren 17ko ohiko asanbladaren aktaren irakurketa eta onespena, behar izatekotan
2.- 2015ko konturen irakurketa eta onespena, behar izatekotan
3.- 2016ko San Martzial Alardeko txostenen berri ematea
4.- Berri labur proposamena
5.- Eskaerak eta galderak