Kontaktua

KONPAINIA, BI ALARDEEN ARTEKO URTEKO BAZKARIAN

 

 

Konpainiako kapitaina eta tenientea Beko Errota jatetxean ospatutako bazkarian egon ziren. Bazkaldu ondoren Hondarribiak galtzada-harria obra entregatu zion Iruneri

Ramón Martiarena (kapitaina) eta Iñaki Aguirrezabala (tenientea), larunbat honetan Irungo eta Hondarribiko Alardeetako konpainia eta parte-hartze murriztuko unitate ezberdinetako buruzagiak bi alardeen arteko anaitasun bazkarian parte hartu zuten konpainiaren izenean.

Bazkaria Beko Errota jatetxean ospatu zen. Bazkaldu ondoren galtzada-harria obra entregatu zen, bi alardeen indarra eta luzarotasuna isladatzen duena. Lana batzorde batetik bestera eskualdatzen da bazkari honetan eta jasotzen duen batzordeak urte osoan zehar gordetzen du. Kasu honetan Hondarribiko Alardeko Burgumaisua den Iñaki Sagarzazuk San Martzial Alardeko Jenerala den Paco Carrillori entregatu zion galtzada-harria. Elkarrekin egindako lehenengo ekitaldia izan da.