
Konpainiako batzordearen zenbait kide Quique Escalante IX. Memorialaren erakusketaren inauguraziora joan ziren, Oiasso museoan ikusgai egongo dena azaroaren 1era arte
Iñaki Aguirrezabala (tenientea), Javier García (alfereza), Martín Tellechea (idazkaria) eta Agustín Merino (erredobleen kaboa) Quique Escalante IX. Memorialaren erakusketaren inauguraziora joan ziren Olaberria konpainiaren izenean, Oiasso museoan ikusgai egongo dena azaroaren 1era arte. Beraiekin, konpainiako kantinerak izandako Sheila González (2015) edo Ainhoa Telletxea (2010).
Oskar Gaskon eta “Agrupación” izeneko bere argazkia izan dira “Quique Escalante IX. Memoriala” irabazi dutenak. Argazki hori izango da San Martzialeko Alardearen Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak argitaratzen duten jai-egitarauaren azala.
Bigarren saria Jesús Hernández eta “La Revista en San Juan” izeneko bere argazkiarentzat izan da; eta hirugarren saria Jorge García eta “Handiak egiten gaituena” deituriko bere argazkiarentzat. “Danborrada” sari berezia eman gabe gelditu da eta bi accesit esleitzea erabaki da, Begoña Aguirre eta “Herriaren bandera” argazkiarentzat eta Lula Retuerto eta “Arriba la alegría” argazkiarentzat. Ane Encabo lortu du “Gazteria” sari berezia “Eskutik” izeneko bere argazkiari esker. Ohi bezala saritutako argazki horiek guztiak egongo dira datorren urteko jaietako programan ere.
Memorialaren argazki-erakusketa inauguratzeko ekitaldian adierazi dira zeintzuk izan diren bederatzigarren edizio honetako irabazleak; erakusketa azaroaren 1era arte egongo da ikusgai Oiasso museoan. Guztira, 34 egileren 96 argazki aurkeztu dira eta 56 jarriko dira Oiasso museoan. Paco Carrillo (Alardeko Jenerala), Gerardo García (AFIko presidentea) eta Montxo Amantegui (Danborradako kidea) osatu dute epaimahaia.
19.00etatik 21.00etara egongo da ikusgai erakusketa, baita museoaren ordutegian ere, astearte, asteazken, ostegun eta igandeetan 10.00etatik 14.00etara, eta ostiral eta larubatetan 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara.